Inkesta

Inkestan parte hartu

Inkesta handiaren abiatzea 

Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea, indartzea, eta egungo erronkei helduz beste 60 urteko ibilbidea egiteko oinarriak jartzea da Bagiraren helburua. Hori lortzeko, urtebeteko diagnostiko fasea ireki eta engaiamendu arlo, jatorri edo adin guzietako abertzaleei zuzenduriko inkesta zabalduko du Bagirak.
 

Sarean atzeman daitekeen 40 galderez osaturiko inkesta, Aztiker Ikergunea kooperatibaren laguntzaz osatu da. Inkestan jorratuko dituen galderak sakonak dira: Zer da abertzaletasuna XXI.mendean? Zeintzuk dira Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak erdietsi beharreko helburu nagusiak epe ertainean? Nola antolatu helburu horiek elgarrekin lortzeko? Zeintzuk dira gaur egungo Mugimendu Abertzalearen indargune eta ahulguneak?

photo_2023-05-17_14-22-47

Nola parte hartu?

Bideorri partekatu bati begirako elkarrizketen abiapuntutzat hartuko dira inkestari emandako erantzunak. Horregatik, Bagirak, biharko Euskal Herria eraiki nahi duten guziak inkestan parte hartu eta haien iritzia ematera gomitatzen ditu izena emanez ondoko loturan: https://labur.eus/bagiraemaila 

 

Lagun gaitzazu inkesta hedatzen

👉 Bagira eta inkesta ezagutarazten ahal dituzu zure inguruan!

  • Afitxak eta eskuorriak hedatuz
  • Tokiko bilkura bat antolatuz
  • Emailak eskuratuz
  • ....

👉 Inkestaren komunikazio numerikoan parte har dezakezu!

  • Bisualak egin
  • Sare sozialen animazioan esku hartur
  • Bideok ekoiztu (enkuadra, muntaia,...)
  •  ...

Eginbeharretako batean laguntzeko gogoa izanez gero, mila esker hemen izena emateagatik: https://labur.eus/dbPLu 

Zu ere
bazira ?

Berripapera
Prozesuaren berriak jaso nahi dituzu? Hitzorduen informazioak?
Harpidetu gure berripaperari!

Izan laguntzaile
Mugimendu Abertzalearen prozesu historiko horren parte izan nahi duzu?
Izena eman gure laguntzeko!

Parte hartu