2024ko Aberri Eguna

 

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen 60.urteurrena ospatu genuen joan den urtean Itsasun. Aurtengo edizioa ere Mugimenduak antolatuko du Bagira prozesuaren baitan. Martxoaren 31n Uztaritzen elkartuko dira Euskal Herri euskaldun, aske, berdinzale, jasangarri, feminista eta demokratikoa eraiki nahi duten guziak. 
 

Muugimendu Abertzalearen hurrengo hamarkadarako bideorriaren aurkezpena 

Bagira prozesua bururatzeko mugarria eta prozesu honen emaitza den Ipar Euskal Herriko Mugimendu abertzalearen hurrengo hamarkadarako bide-orria aurkezteko agertokia izanen da Aberri Eguna. Prozesuan zehar egindako urratsei esker, ikuspegi komuna gorpuztu da Mugimenduan abertzaletasunaren historiari, bizi dugun momentu politikoari, egoera global zein lokalari, abertzaletasunaren oinarriei, helburu partekatuei, lorpenak eskuratzeko bideei edo elkarlanean aritzeko nahikeria buruz. 

 

Besta giroko egitarau alaitsu eta aldarrikatzailea, 

Ipar Euskal Herriko Mugimendu abertzalearen bideorriari hastapena emateko mintzaldiarekin hasiko da aurtengo Aberri Eguna 09:30etan Lapurdi gela. Ondotik, manifestaldiarekin eta eguneko momentu politiko indartsua izanen den ekitaldiarekin segituko du egunak (hitzordua 11:00etan Uztaritzeko Herriko etxearen aitzinean)

 

Bazkari handi (1) batekin emanen zaio egunari segida. Animazio eta kontzertuek alaituko dute eguna, baita haurren txokoan ere. Horrez gain, elkarte eta eragileek erakusmahaiak izanen dituzte haien jardueraren berri emateko. Xapito azpian urririk izanen diren kontzertuekin bukatuko da Aberri Eguna. %100ean emazteek osatzen duten Roba Estesa talde katalana; bere musikariek lagundurik Queenen bertsioak jotzen dituen Andoni Oilokiegi; Odei Barroso Ipar Euskal Herriko raplariak bost musikariekin osatzen duen Auhen taldea; Hego Euskal Herritik etorritako Janus Lester taldea eta DJ Bullek alaituko dute Uztaritze. Besta eta aldarrikapen sanoa eta errespetuzkoa segurtatzeko gisan, eraso sexisten aurkako protokolo bat jarriko da martxan. 

 

“Euskal Herriarekiko atxikimendua adierazi eta burujabetzaren beharra oroitarazteko parada emanen digu gertakari honek”, hala adierazi du Terexa Lekunberri prozesuko kideak. Uztaritzeko Aberri Eguna martxoaren hondarrean antolatuko den ekimen sorta baten testuinguruan kokatuko da, zeinetan euskara eta euskal ikurrak lehen lerrora ekarriko diren. 

Horregatik, Gure Eskuk egindako deiarekin bat egiten dute antolatzaileek eta ikurriña zein nafar bandera lau haizetara zabaltzera gomitatzen dituzte herritarrak. (2)

 

Parte hartzeko deia 

Bagira prozesuaren azken txanpa honetan, Aberri Egunean laguntzaile izateko (3), prozesuari ekarpen ekonomikoa egiteko (4) eta Euskal Herria aske, euskaldun, berdinzale, jasangarri, feminista eta demokratikoa eraikitzera bidean, Martxoaren 31n Uztaritzen biltzeko deia egiten dute antolatzaileek.

 

Bagira

(1) Aitzin-salmentak sarean eskuragarri: https://www.helloasso.com/associations/bagira/evenements/aberri-eguna-2024-uztaritzen-zikiro

 

(2) Ipar Euskal Herriko salmenta guneak: Urruna / XAIA - Ziburu / BITTOR - Azkaine / XOKO ONA - Sara / PLEKA - Baiona / XINA - Baiona / ZAMAI - Hazparne /  XURIATEA - Arrosa /  ELGENIA - Irisarri / GURE DOIA - Lartzabale / EZPELETENIA - Maule / EUSKALDUNA

 

(3) Izena eman laguntzaile izateko: https://lantxandak.ehz.eus/index.php?cle=2

 

(4) https://www.helloasso.com/associations/bagira/collectes/bagira-prozesua-sustenga-ezazu-soutiens-bagira

Aberri Eguna - Egitaraua

Zu ere
bazira ?

Berripapera
Prozesuaren berriak jaso nahi dituzu? Hitzorduen informazioak?
Harpidetu gure berripaperari!

Izan laguntzaile
Mugimendu Abertzalearen prozesu historiko horren parte izan nahi duzu?
Izena eman gure laguntzeko!

Parte hartu