Gazte Eguna - Abenduaren 2an, larunbata, Hazparnen

Biharko Euskal Herria eraikitzeko helburua dugu ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko osagai guzien artean bide orri bat adostuz eta belaunaldi transmisioa abiatuz ondoko urteetan mugimendu abertzalearen segipena bermatzeko. Bagira prozesuaren hasstapenetik aktiboki parte hartzen duen Xuti Gazte dinamikak bere burua helburu horietan kokatzen du.

Borroka eremu desberdinetan inplikatuz mugimendu abertzalearen baitan aktibo diren hainbat gazte ezagutu ditu, gazteen ahotsa elgarrekin elkartzeko beharra partekatzen dutenak. Xuti Gazte eta Bagirak elgarrekin antolatzen duten Gazte Egunak behar horri erantzun nahi dio.

Mugimendu abertzaleko gazteriari zuzendua den hitzordua da, bainan Euskal Herri libre, justu, solidario, jasangarri, feminista eta euskaldun baten alde borroka kolektiboetan antolatua den gazteria baten beharrarekin bat egiten duten guziei ere zuzendua zaie.

Beraz, mugimendu abertzaleak Hazparnen du hitzordua abendoaren 2an bere geroaren marrazten hasteko.

Zu ere
bazira ?

Berripapera
Prozesuaren berriak jaso nahi dituzu? Hitzorduen informazioak?
Harpidetu gure berripaperari!

Izan laguntzaile
Mugimendu Abertzalearen prozesu historiko horren parte izan nahi duzu?
Izena eman gure laguntzeko!

Parte hartu